XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KARTUTXO.-
ESKOPETO.-
KARTUTXO.-
HONTZA.-
Bidezkoa al deritzozue Tarzanek gu hemen preso uzteari?
Hau elkartasuna zuena!
Eta animalion erregetzat jotzen du bere burua?
TARZAN.- Hiru ehiztari dira eta ni bakar-bakarrik nago.
Inor ez da gauza niri laguntzeko.
HONTZA.-Nola ezetz?
Neska-mutil horiei laguntza eskatu al diezu?
TARZAN.- Hauei?
Oso txikiak dira eta ehiztariak pertsona ankerrak eta armatuak gainera.
Oso arriskugarria litzateke.
HONTZA.- E, neska-mutilok, zuengan datza gure itxaropen bakarra.
Prest al zaudete Tarzani laguntzeko?
Tarzan, orain ez duzu aitzakiarik.
Ez ote zara gaztetxo hauek bezain ausarta?
Hau lotsa, Tarzan.
Zer pentsatuko dute neska-mutil koxkor hauek?
Non dago ospe handiko gizon famatu hura?
TARZAN.-
Zer egin dezakegu?
Bai horixe.
Hori bai dela aproposa.
Entzun ezazue, arretaz, zuen lagunak pentsatutako plangintza.
Ba al dakizue imitatzen gorilak, elefanteak eta lehoiak?
Zuek, atzeko aldean zaudetenok gorilarena eginen duzue, kurrinka eta bularrean ukabilka.
Erdikoek elefantearena.
Besoa aurpegian jarrita tronpa balitz bezala eta marrumaka.
Aurrekoek lehoiarena, orroka.
Oihaneko pizti guztiak datozela (...)